Ikertu

Nor Gara

Ikertu OrganizaciĆ³n, S.L. 20 urte baino gehiago dituen euskal enpresa da, Vitoria-Gasteizen sortua, eta Liburutegietan, Agiritegietan eta Dokumentazio Zentroetan jarduten duten profesionalek osatzen dute. Informazioaren tratamenduan espezializatutako enpresa da.

Ikertu etengabe hazten ari den euskal enpresa da. Gaur egun, goi mailako prestakuntzako profesionalek osatzen duten talde finkoa du, bibliotekonomia, artxibistika eta dokumentazioan eskarmentu handikoa.

Gure lana ondorengoan oinarritzen da:

Ikerturen xedea , informazio eta dokumentazioaren tratamenduaren arlo ezberdinetarako, ekintzaildoak dinamiko eta eraginkorrak bezeroaren eskura jartzea da. Horrela, haren behar zehatzei gure profesionalen eskarmentuaren, bermearekin erantzun egokia eman ahal izateko.

Gure eskarmentuak liburutegi eta dokumentazio zentroetan eginiko lanaren bermea du: Dokumentazioaren bilaketa eta iturrien bilketa, dokumentuen tratamendua (katalogazioa, sailkapena, indizazioa, antolaketa fisikoa, inbentarioa, laburpena, aldizkarien hustuketa eta abar), datubaseak betetzea, artxiboko datuen antolkuntza, digitalizazioa eta tratamendua.

Halaber, Ikertuk ibilbide luzea dauka kudeaketan (zuzendaritza zein administraritzan), baita liburutegi publikoetako erabiltzailearekiko arreta zerbitzuetan ere (bildumaren antolaketa, kontsulta eta maileguan), bereziki animazio soziokulturalaren arloan.

Ikertuk lanildo hauetan duen eskarmentu zabala bezeroen eskura jartzen du eta seriotasuna, kalitatea eta profesionaltasuna bermatzen ditu bere zerbitzuetan.